2012-05-17

Scratch Programa



Umeentzat egindako programazio jolasa da. Oinarrizko aginduak emanez, jolasak, ipuinak, kontakizunak...etab burutu daitezke. Scratch programazio-lengoaia ikasteko oso proposamen dibertigarria da.
Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Group” taldeak sortutako eta garatutako ideia da.

Scratch-ek ikasgelan aukera asko eskaintzen ditu, hala nola,

  • Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzen laguntzen du.
  • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzen ditu,
  • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzen laguntzen die.
  • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera ematen die ikasleei:Hasieran pertsonai bat aukeratu eta mila aukra dauzkate.Zer egingo du?Ze esango du?
  • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
  • Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
  • Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
  • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
Scratch "ahokatzen diren piezen" metafora da. Pantailan agertzen diren pertsonaiei modu erraz eta azkar batean bizitza emateko aukera ematen digu:ahotsa jarri, soinuak...

Nahi ditugun eszenatoki guztiak aukeran dauzkagu, programan bertan edo gure ordenagailutik igo ditzakegu. Gainera, guk moldatu ahal ditugu paint moduko programa bat erabilizz (oso sinplea dena gainera)

Erabiltzeko adina:  lehen hezkuntzako bigarren zikloan hasteko aproposa dela diote.

Erabiltzeko aukera izan genuen egindako bileran eta zaila irudi zitzaidan hasiera batean. Baina ondo azaldu eta gero, ikusi nuen aginduak nahiko errezak eta erraz erabiltzekoak zirela. Scratch programa kolore desberdinez banandurik dituen karpetatxoetan daude banatuta, bakoitzak izen desberdin bat duelarik: ahotsa, mugimenduak, kontrola...



Programa hau ikasten erabiltzeko modu bakarra probatzea dela frogatu dut, behin eta berriz eta gauzak aldatuz, nahi duguna lortu arte.

Adibide gisa eta ikasi genituen kontzeptuak aprobetxatuz, honako arrainontzi sinple bat burutzea lortu nuen. (Egin klik irudiaren gainean ikusteko)

Arrainontzia 

 Erabiltzeko gida hau aurkitu nuen eta oso baliagarria egin zitzaidan.

Informazio iturria: hezkuntza.blog.euskadi.net/

No hay comentarios:

Publicar un comentario