2012-05-17

Manel Rives: DIVANeos educativos


Eskolaren eta gizartearen artean sortu den banaketa digitala konpontzeko zer behar da, errekurtsoak ala borondatea?

  Manel Rives ez daki zer pentsatu: ez daki zeini ematen zaion garrantzia handiagoa: eskola    aldatzeari ala geletan teknologia berriak sartzeari inbertsio egokia egiten dela egiaztatzeko. Egia da, gure eskoletan teknologia berriak azkar sartu egin direla, baina ez dut uste arrazoia inbertsioa denik. Aldaketaren nahia dela uste dut, nahiz eta modu egokian aurrera eramaten ez dela pentsatu.
Baina egia da, aurrerapenak ez dutela ezertarako balio klasean teknologia berriekin batera umeek egiten dutena lehen egiten zenaren antzekoa burutzen denean. Hor dago arazoa. Manel Rivesek kritika egiten dio egoera honi: Teknologia berriak erabili, betiko gauzak egiteko?
Inbertsio handia badaukagu, baina gauza berdinak egiten badira, ez da inbertsioa izango, gastua izango da.

Nola aldatu da irakasle baten papera IKT gela batean?

Ez daude IKT irakasleak-esaten du Manel Rivesek oso ziur. Ados nago berarekin esaten duenean IKT-ek ez dutela irakaslea aldatuko, beste hainbat errekurtso emango dizkio, baina hala ere irakaslea ez da aldatuko.
Teknologia berriak erabiltzen dituen irakasle batek hainbat ezaugarri izan behar dituela esaten digu:
  • Lehenengoa autokritika: Nor naiz, nondik nator eta nora eraman nahi ditut nire ikasleak. Gaur egun teknologia berriek duten garrantziaz ohartu behar dira gara
  • Gauzak aldatzeko gogoa.
  • Arriskatzearen kultura  aurrera eramateko ausardia izan behar du: Honek ez du esan nahi IKT irakasle bat izan behar denik, irakaslea bakarrik izan behar duela esan nahi du. Klasean gauzak berriak egiten arriskatu behar gara, hasieran ondorioei begiratu gabe.Batzuetan ondo aterako dira eta beste batzuetan gauzak hobetu beharko dira. Baina ez dago formula perfekturik saiakera hauek egiteko eta ez dira beti ondo aterako. Porrot egiteko "beldurraren" ondorioz, irakasle asko ez dira gauza berriak egiten saiatzen.
Liburuak: laguntza ala eragozpena?

Blog honetan, aurretik sarrera bat egin nuen gai honekin erlazionatuta.
 Liburuen erabilpena irakasleen esku dagoela uste dut: Batzuetan laguntza izugarria eskainiko die ikasleei, baina beste batzuetan beste dinamika batzuk aurrera eraman daitezke, liburuak alde batera utzita.
Zergatik beti liburuak jarraitu behar dira? Liburuak errekurtso oso ona dela adierazten du Manel Rivesek, ondo erabiltzen direnean.



Ados nago Manel Rivesek transmititzen duen ideiarekin: Eskolak aldatu behar direla. Guztion artean aldaketa hau burutu behar dugu, elkarrekin, ezertarako balio ez duelako bakoitzak bere aldetik joaten bada(eskola, irakasleak, ikasleak...)
Gaur egun daukagun eta erabiltzen den sistema tradizionalari buelta eman behar zaiola uste dut, berritu egin behar da eta horretarako teknologia berriek izugarrizko laguntza eskaintzen dute. Teknologia berrien erabilpena sustatzeko, teknologia hauek erabiltzeko prest dagoen eskola batetan bakarrik arrakasta izango dute, eta gaur egungo sistemari oraindik falta zaio denbora pixka bat arrakasta izateko.  

Hona hemen elkarrizketa osoaren bideoa:



Hemen usten dizuet Manel Rivesen bloga, informazio askorekin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario