2012-05-27

Blog-aren ebaluaketa

Hainbat arazo eta buruhauste izan eta gero, hona hemen Lidia Pérez-en blogaren ebaluaketa pertsonala. Ebaluaketa hau egiteko, 6 irizpidetan oinarrituko naiz ebaluaketa zuzena eta argia egiteko:  

  • Ikaslearen oharrak: Klasean bidalitako testuei buruzko gogoetak eta bere ideiak modu egokian adierazten ditu. Gogoetak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta bere iritziak oso modu egoki batean adierazi dituela uste dut. Horregatik OSO ONDO bat jarriko diot!
  •  Analisia eta gogoeta: Eskaintzen duen informazioa oso ona dela uste dut.Beti modu egokian azaldu egiten du, bai teoria, baita aplikazioak ere, eta hori oso interesgarria iruditu zait, nik beste aplikazio batzuk aukeratu nituelako eta berak egindako lanekin beste 2 aplikazio interesgarri ezagutzeko aukera izan dudalako. Beraz OSO ONDO Lidia!
  • Sormena eta originaltasuna: Testuarekin batera bideoak eta informazio ezberdina sartu egin ditu eta hori asko laguntzen du aplikazioak eta ematen dituen argibideak ulertzen. Irudiak asko gustatu egin zaizkit, irakurmena "alaitu" egiten dituelako.
  • Atalen arteko lotura eta koherentzia: Atalen arteko erlazioa oso egokia iruditu zait eta irakurketan lagundu egiten du. Gainera, atal desberdinei buruzko informazio gehigarri gisa estekak eta youtubeko bideoak ipini ditu.Ikusten da informazio asko bilatu egin duela. OSO ONDO! 
  •  Hizkuntzaren zuzentasuna: Erabiltzen duen erregistroa eta estiloa egokia da eta ez ditu akats ortografikorik egin. Horregatik, OSO ONDO bat jartzen diot.
  • Aurkezpena: Sinplea izan arren, zaindua eta erakargarria dela iruditu zait. Beharbada tituluen kolorea aldatzeko aholkatuko nioke, hobeto irakurtzeko. Baina hori alde batera utzita, asko gustatu egin zait! OSO ONDO!

2012-05-17

Mindomoa


Taldeko lana egiteko, ARBEL DIGITALAren gaia  eta ideiak ordenatzeko mindomo programa erabili dugu.
Programa hau mapa mentalak modu erraz batean egiteko egokia da. Gainera, bukatzerakoan, internet-en eskegi eta beste batzuekin partekatu daiteke. 

2 bertsio daude:Premiun eta free. Azken honetan eskaintzen diren baliabideak oso murriztuak dira. Hala ere, mindomoak aukera asko ematen ditu gure aurkezpenak egokitzeko:
  • Irudiak jarri daitezke.
  • Erabilpena: Mapa mentalak baino, dokumentu asko burutu daitezke, gure beharren                                                 arabera: Artikuluak, aurkezpenak, proiektorean erabiltzeko                                                       dokumentuak...
Gure kasuan, arbel digitalari dagokion mindomoa ikusteko, egin klik irudian. 

    Scratch Programa



    Umeentzat egindako programazio jolasa da. Oinarrizko aginduak emanez, jolasak, ipuinak, kontakizunak...etab burutu daitezke. Scratch programazio-lengoaia ikasteko oso proposamen dibertigarria da.
    Scratch Day MIT Media Lab elkarteko “Lifelong Kindergarten Group” taldeak sortutako eta garatutako ideia da.

    Scratch-ek ikasgelan aukera asko eskaintzen ditu, hala nola,

    • Pentsakera logiko eta algoritmikoa garatzen laguntzen du.
    • Era ordenatuan eta metodikoan arazoak ebazteko metodoak garatzen ditu,
    • Nork bere ideiak zalantzan jartzeko ahalmena garatzen laguntzen die.
    • Abiapuntu sinpleetatik emaitza konplexuak lortzeko aukera ematen die ikasleei:Hasieran pertsonai bat aukeratu eta mila aukra dauzkate.Zer egingo du?Ze esango du?
    • Kontzeptu matematikoak ikasi eta bereganatzeko/barneratzeko aukera: koordenatuak, aldagaiak, algoritmoak, ausazkotasuna
    • Programazioaren oinarriak ikasteko aukera
    • Baliabide desberdinak erabiltzeko aukera: soinuak, irudiak, testuak, grafikoak…
    • Ezagutzaren trukearen bitartez elkarrekiko ikasketa ahalbideratzea
    Scratch "ahokatzen diren piezen" metafora da. Pantailan agertzen diren pertsonaiei modu erraz eta azkar batean bizitza emateko aukera ematen digu:ahotsa jarri, soinuak...

    Nahi ditugun eszenatoki guztiak aukeran dauzkagu, programan bertan edo gure ordenagailutik igo ditzakegu. Gainera, guk moldatu ahal ditugu paint moduko programa bat erabilizz (oso sinplea dena gainera)

    Erabiltzeko adina:  lehen hezkuntzako bigarren zikloan hasteko aproposa dela diote.

    Erabiltzeko aukera izan genuen egindako bileran eta zaila irudi zitzaidan hasiera batean. Baina ondo azaldu eta gero, ikusi nuen aginduak nahiko errezak eta erraz erabiltzekoak zirela. Scratch programa kolore desberdinez banandurik dituen karpetatxoetan daude banatuta, bakoitzak izen desberdin bat duelarik: ahotsa, mugimenduak, kontrola...



    Programa hau ikasten erabiltzeko modu bakarra probatzea dela frogatu dut, behin eta berriz eta gauzak aldatuz, nahi duguna lortu arte.

    Adibide gisa eta ikasi genituen kontzeptuak aprobetxatuz, honako arrainontzi sinple bat burutzea lortu nuen. (Egin klik irudiaren gainean ikusteko)

    Arrainontzia 

     Erabiltzeko gida hau aurkitu nuen eta oso baliagarria egin zitzaidan.

    Informazio iturria: hezkuntza.blog.euskadi.net/

    "Hamaika Haizetara" proiektu berria




               Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat jarri zuen abian, “Hamaika Haizetara”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko.
    Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du.
    Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak gida digital batean islatuko dituzte.

    Parte hartu nahi duten ikastetxeek, galdetegi bat bete behar dute eta proiektura bidali.
    Anima zaitezte zuen ingurunea aztertu eta arretaz behatzera, eta zuen lana beste batzuekin partekatu!



        Internetetik kuxkuzeatzen, HAMAIKA HAIZETARA proiektua ikusi egin nuen. Proiektu hau oso proiektu interesgarria eta baliagarria dela uste dut, ikaskuntza kolaboratiboaren laguntzaz, bai ikasleei, baita irakasleei ere oso baliagarria egingo zaiena. 

    Orain hasi berri den proiektua da eta oraindik "eraikitzen" ari dira, baina etorkizunean gure geletan erabili ahal den errekurtsoa bihurtu daiteke!






    Informazioen teknologien kontzeptua. IKTei buruzko definizio desberdinen "Benchmarking"-a



    Gure gizartean IKT-ek daukaten garrantzia bistakoa da eguneroko bizitzan. Gaur egun, orain dela 20 urteko gizartearekin konparatzen badugu, informazioa trukatze metodo desberdinei buruz egin diren ikerketak ugariagoak izan dira. eta horregatik ondo definitzea beharrezkoa da zer den hobeto ulertzeko eta azaltzeko.

    Baina definizio bakar bat eskaintzea ez da erraza, lan ezinezkoa dela uste dut, zeren eta, pertsona bakoitzarentzat definitzeko modu desberdin bat izango duelako.
    Horregatik, "BENCHMARKING" bat sortu egin zuten, non erakunde internazional eta hezkuntza erakunde desberdinek eskainitako definizioak jaso, analizatu eta klasifikatu egin ziren.

    Gizartea azkar aldatzen ari da eta honekin batera, hezkuntza ere aldatu  egiten ari da. XXI.mendeko hezkuntza azkar aldatzen ari da ezagutzaren gizarteak aurrean jartzen dizkion erronkei aurre egiteko eta eskaintzen dizkion aukerei aurre egiteko.
    Horregatik, adituek esaten dute erlazio zuzena dagoela ikaskuntzaren, etengabeko berrikuntzaren eta teknologia berrien erabilpenaren artean.
    Ados nago erlazio hau existitzen dela esaten dutenean eta uste dut etorkizuneko irakasleok hezkuntzan kontuan hartu behar dugula gaur egun beharrezkoak diren  hezkuntza metodoak sortzeko eta aurretik zeuden metodoak hobetzeko eta teknologia berriek eskaintzen duten aukerak baliatuz, metodoak moldatzeko.

    Azken hamarkadetan zehar hezkuntza aldatuz joan egin da. Ikuspuntu desberdinak egon dira, ikaskuntza metodo desberdinak... aldaketa progresiboak edo bortitzak egon direla argi dago. Baina aldatuz joan dira gaur egun daukagun hezkuntza sistemara ailegatu arte.Teknologia berrien ekarpenak aldaketa handia sortuko duela uste dut, nahiz eta oraindik ez ikusi. Oraindik "hasi berri" garela uste dut IKT-ei dagokionez.

    BENCHMARKING-a, zertarako? Zer da?

    Teknologia berrien erabilpena asko hasi egin da, baina ez bakarrik Espainian, mundu guztian baizik.Horregatik garrantzitsua da jakitea nola ikusten dituzten IKT-ak beste ezagutzaren gizarteek. Honek lagunduko digu IKT-ei buruzko jakintza global eta osatuagoa sortze.
    Horregatik ikuspuntu konparatzaile batetik ulertzeko BENCHMARKING 3 datu jaso zituzten:
              • Zer dira informazioaren teknologiak
              • Ezaugarri garrantzitsuenak
              • Ze nolako garrantzi globala daukaten.


                   Metodologia

    Benchmarking metodologiak ikuspuntu konparatibo eta logiko bat eskaintzen du, ikertzeko objektu horrek eskaintzen dituen ahulgune eta indar-guneak ulertzeko eta ebaluatzeko bideratuta.
    Horretarako elementu desberdinak jaso, banatu eta sistematizatu egin ziren kategoria desberdinetan:
    • Herramintak: IKT-etan erabiltzen diren tresnak.
    • Erabilpenak:IKT-ek zertarako balio duten.
    • Impaktua: Prozesuen eta ze nolako eragina daukaten IKT-ek.
    Gainera, 3 kategoria hauetaz baliatuz, definizio bakoitzari puntuazio bat eman zieten, garrantziaren edo eskaintzen duten informazioaren arabera.


    IKT-en inguruan oraindik badaude ezagutzen ez ditugun edo ikertzen hasi ez garen eremu asko eta horregatik garrantzitsua dela uste dut hasiera egoki batetik hastea, hau da, definizio egoki bat emanez.

    Definitzen ez badakigu, orduan zertan arituko gara? Gauzak ikasteko, hasteko ulertu beharra dago. Baina ikusi zuten bezala, ez da lan erraza definizio egoki eta bakar bat ematea, horregatik "Benchmarking" sistema jarri zuten martxan.

    Manel Rives: DIVANeos educativos


    Eskolaren eta gizartearen artean sortu den banaketa digitala konpontzeko zer behar da, errekurtsoak ala borondatea?

      Manel Rives ez daki zer pentsatu: ez daki zeini ematen zaion garrantzia handiagoa: eskola    aldatzeari ala geletan teknologia berriak sartzeari inbertsio egokia egiten dela egiaztatzeko. Egia da, gure eskoletan teknologia berriak azkar sartu egin direla, baina ez dut uste arrazoia inbertsioa denik. Aldaketaren nahia dela uste dut, nahiz eta modu egokian aurrera eramaten ez dela pentsatu.
    Baina egia da, aurrerapenak ez dutela ezertarako balio klasean teknologia berriekin batera umeek egiten dutena lehen egiten zenaren antzekoa burutzen denean. Hor dago arazoa. Manel Rivesek kritika egiten dio egoera honi: Teknologia berriak erabili, betiko gauzak egiteko?
    Inbertsio handia badaukagu, baina gauza berdinak egiten badira, ez da inbertsioa izango, gastua izango da.

    Nola aldatu da irakasle baten papera IKT gela batean?

    Ez daude IKT irakasleak-esaten du Manel Rivesek oso ziur. Ados nago berarekin esaten duenean IKT-ek ez dutela irakaslea aldatuko, beste hainbat errekurtso emango dizkio, baina hala ere irakaslea ez da aldatuko.
    Teknologia berriak erabiltzen dituen irakasle batek hainbat ezaugarri izan behar dituela esaten digu:
    • Lehenengoa autokritika: Nor naiz, nondik nator eta nora eraman nahi ditut nire ikasleak. Gaur egun teknologia berriek duten garrantziaz ohartu behar dira gara
    • Gauzak aldatzeko gogoa.
    • Arriskatzearen kultura  aurrera eramateko ausardia izan behar du: Honek ez du esan nahi IKT irakasle bat izan behar denik, irakaslea bakarrik izan behar duela esan nahi du. Klasean gauzak berriak egiten arriskatu behar gara, hasieran ondorioei begiratu gabe.Batzuetan ondo aterako dira eta beste batzuetan gauzak hobetu beharko dira. Baina ez dago formula perfekturik saiakera hauek egiteko eta ez dira beti ondo aterako. Porrot egiteko "beldurraren" ondorioz, irakasle asko ez dira gauza berriak egiten saiatzen.
    Liburuak: laguntza ala eragozpena?

    Blog honetan, aurretik sarrera bat egin nuen gai honekin erlazionatuta.
     Liburuen erabilpena irakasleen esku dagoela uste dut: Batzuetan laguntza izugarria eskainiko die ikasleei, baina beste batzuetan beste dinamika batzuk aurrera eraman daitezke, liburuak alde batera utzita.
    Zergatik beti liburuak jarraitu behar dira? Liburuak errekurtso oso ona dela adierazten du Manel Rivesek, ondo erabiltzen direnean.



    Ados nago Manel Rivesek transmititzen duen ideiarekin: Eskolak aldatu behar direla. Guztion artean aldaketa hau burutu behar dugu, elkarrekin, ezertarako balio ez duelako bakoitzak bere aldetik joaten bada(eskola, irakasleak, ikasleak...)
    Gaur egun daukagun eta erabiltzen den sistema tradizionalari buelta eman behar zaiola uste dut, berritu egin behar da eta horretarako teknologia berriek izugarrizko laguntza eskaintzen dute. Teknologia berrien erabilpena sustatzeko, teknologia hauek erabiltzeko prest dagoen eskola batetan bakarrik arrakasta izango dute, eta gaur egungo sistemari oraindik falta zaio denbora pixka bat arrakasta izateko.  

    Hona hemen elkarrizketa osoaren bideoa:



    Hemen usten dizuet Manel Rivesen bloga, informazio askorekin!

    2012-05-16

    Schank-i egindako elkarrizketa


    Schank-ri egindako elkarrizketa irakurri eta gero, esan behar dut Schank-en esandakoarekin ados nagoela puntu batzuetan:
    Ikasi egiten dugu praktikaren bidez, baina ez bakarrik eskolan eta txikiak garenean, gure bizitzan zehar ala ikasten dugu eta teknologia berriak eskoletan daukaten eraginari begiratuz, esan beharra daukat Schank-ekin ados nagoela puntu batzuetan:
    Egia da teknologia berriak ekarpen handia egin dutela eskoletan eta egia da ere, batzuetan ekarpen horri eman zaion erabilpena ez dela egokiena izan. Telebistaren adibidea jartzen du: nola telebista atera zenean, gela bakoitzean bat jarri zuten, baina, hala ere, ez zuen adituek  pentsatuta zeukaten eragina izan. Gaur egun, e-learning asmatu eta bide berdina jarraitzen ari dela esaten du Schank-ek.
    Bere ustez, hezkuntza sisteman bi gauza daude gaizki: nola eta zer irakasten dugun. Bizitzak aspektu asko daudela gogorarazten digu eta horiek ere eskoletan parte hartu beharko luketela azpimarratzen du. Nire ustez arrazoi pixka bat badauka, baina ez nago guztiz ados. Egia da gaur egungo hezkuntza sisteman ez dago lekurik bizitzarako arloetarako, bizitzearekin batera ikasten den zerbait bezala hartzen da eta ez zaie garrantzia gehiago ematen.




    Eskolak beharrezkoak ez direla eta deuseztatu behar direla adierazten du. Nire ustez, egia da gaur egun daukagun hezkuntza sistema ez dela egokiena ikasleen garapenerako. Baina horregatik ez dira eskolak desagertu beharrik. Gauzak egokitu behar dira, baina ez deuseztatu, eskolan beste hainbat funtzio garrantzitsu betetzen dituelako umeengan, sozializatzailea adibidez.

    2012-05-06

    Oinarrizko aplikazioak: GLOGSTER

    Glogster aplikazioa posterrak egiteko aukera ematen digu, dena bere web orrialdearen bitartez.
    Ez dugu gure ordenagailuan ezer instalatu behar, bakarrik izena eman behar dugu eta web orrialdean kontu bat sortuko dugu. Nahi beste poster burutu ahal ditugu gure kontuan, eta egin ditugunak, behin eta berriz moldatu ahal ditugu.

    Posterrak egiteko hainbat programa desberdin aurki ditzakegu (Adb. Piccasa, PhotoScape...) baina Glogster aplikazioa bakarrik posterrak edo horma-irudiak egiteko erabiltzen da. Beste programa batzuk  ez bezala, posterrak egiteko erreminta bereziak aurki ditzakegu, beste hainbat programetan aurkitzen ez direnak. Erreminta hauek oso baliagarriak dira eta posterrak erakargarriagoak egiten laguntzen du.


    Irudi, marrazki, idazteko tokiak, bideoak jartzeko lekuak...


    Klasean ikasleekin egiten diren posterrak ekartzen dizkit gogora. Irudiak hartu eta nahi dituzun moduan jarri behar dituzu,  izenburua eta informazioa bertan idatzi behar dituzu... Irudi bitxi eta erakargarri asko daude, aukeratutako gaiarekin batera egokienak aukeratzeko eta erabiltzeko.
    Posterra egiteko lekua mugatua da, poster bakar batean informazio, irudi, bideo...guztiak sartu behar dira.

    Aplikazio hau aukeratu nuen posterrak egiteko beste hainbat programa ezagutzen nituelako eta ikusi nahi nuen ea ezberdintasun handiak zeuden bata bestearekin konparatuz. 
    Klasean erabiltzeko erraza da, ume bakoitzak bat izateko aukera osoa dago eta bakoitzak nahi duen bezala apaindu dezake. Zentzu honetan uste dut aplikazio honek aukera asko ematen dituela ikasleekin aritzeko.

    Nire kasuan, glogsterra margolari bati buruz burutu dut (Egin klik irudiaren gainean ikusteko)



    Eta bukatzeko, beste glogster interesgarri bat aurkitu nuen IKTei buruzko informazioa ematen zuena.


    Oinarrizko aplikazioak: POPPLET



    Popplet aplikazioa, gure ideiak, errekurtsoak eta irudiak eskematikoki txukuntzeko aukera ematen digun aplikazioa da.


    Aplikazioa nahiko sinplea da, erabilpena oso erraza dauka. Laukitxoak automatikoki agertzen dira eta bere tamaiana idatzitakoaren arabera automatikoki aldatzen da. Kolorea aldatzeko aukera ematen du eta letraren tamaia aukeratzeko beste 3 aukera ematen ditu.



    Oso prestazio gutxi eskaintzen ditu gure proiektua modifikatzeko, baina emaitza nahiko garbia eta erakargarria egiten da.

    Ideiak ordenatzeko aukera oso ona da eta oso garbi ikusten dira. Aplikazioa oso erabilgarria dela uste dut.
    Klasean azalpenak emateko ala ikasleek beraien lanak egiteko eta besteen aurrean azaltzeko aproposa dela uste dut. Nola erabiltzen den azkar ikasi egiten da (nahiz eta teknologia ondo ez menderatu) eta esan bezala, nahiko sinplea da.

    Popplet programa erabiltzen ikasteko bideo
    Ikusteko, egin klik irudiaren gainean

    Gainera, funtzio anitzak ditu, gure lanaren edo gaiaren arabera aukeratu dezakeguna: Mapak kontzeptualak, errekurtsoen errekopilazioak, denbora marrak... egiteko.

    Nire proiektua, Historiaurreko 3 garaiei buruzko informazioa erabiliz osatu dut. Ikusteko, egin klik irudiaren gainean:


    Ikasteko... betiko liburuak ala liburu digitalak?

    "La Vanguargia" egunkariak egindako inkesta baten emaitzei begiratuz, DBH-ko ikasle gehienek, ikasteko betiko liburuak nahiago dituzte liburu digitalak baino.

    IKT-en funtzionamenduari buruzko galdetegiak edo inkestak egiterakoan, beti irakasleen edo zuzendaritza taldearen iritziak hartzen dira kontutan eta ikasleen iritzia ahaztu egiten da. Horregatik, Maria Teresa Xanxo, Kataluniako Joan Miró institutuko teknologia eta zientzietako irakasleak, inkesta hau aipatutako institutuko 153 ikasleei burutu zien


    Datuak oso esanguratsuak izan arren, ezin ditugu Espainiar mailara egokitu hainbat arrazoiengatik:
     
    Erkidego bakoitzak bere proiektu eta egiteko era desberdinak dituelako. Ezin dugu ahaztu, ikasleek eta irakasleek daukaten testuingurua ez dela berdina leku guztietan, horregatik bizitzako esperientziak ez dira berdinak izango eta hori eragin zuzena dauka beraien iritzietan. Gainera, ikastola eta institutu bakoitzak, netbook-a erabiltzeko arau desberdinak dituzte, esan bezala, proiektu desberdinak burutzen dituztelako.
     
    Ikerketa honetako emaitzetan, argi ikusten zen ikasleen artean, ikasteko nahiago dutela inprimatutako liburuak erabiltzea. Hala ere, balorazio ona ematen diete liburu digitalei.
    Artikuluan, ikasleek teknologia berriekiko aurkitu dituzten arazoak desberdinak azaldu zituzten, hala nola:
    • Internet konexioarekiko arazoak eta liburu digitalak kargatzeko moteltasuna.
    • Internetek eskaintzen dituen entretenigarriak (Tuenti, Facebook, messenger...)
    • Ez da erosoa netbook-a egunero alde batetik bestera eramatea. Kataluniako 1x1 proiektuak arazo hau dauka. Beste erkidego batzuetan ordenagailuak klasean usten dira eta klasean bakarrik erabiltzen dira irakasleak eskatutako lanak egiteko. Baina Katalunian ikasleek etxera eramaten dute lanak egiteko.
    • Pantaila oso txikia.
    • Ezin da azpimarratu edo laburpenak egin. Nire ustez oso garrantzitsua da ikasleek azpimarratzen eta laburpenak ondo egiten ikastea, beraien ikasteko erabiltzen duten sistemaren oinarri sendo bat izan dezaten.Teknologia berriekin, garrantzitsua dena "kopiatu eta pegatu" egin daiteke internet edo liburu digital batetik.
    • Ikasle askok liburu digitalarekin batera, koadernoak erabili edo apunteak egiten dituzte.
     
                   Hainbat arazo aurkitu dituzten arren, ikasleen artean iritzi oso desberdinak daudela ikusten da artikuluan. Adibidez, batek adierazten zuen bere etxean ikasteko, liburu digitaletik inprimatu egiten dituela gauzak eta diru asko gastatzen duela inprimatzailean.

    Beste bati, ordea, asko gustatzen zaio liburu digitalen erabilpena, edozein momentutan edo lekutan konektatu ahal delako.Gainera, netbook-a erabilpena nahiago duela esaten du lehen zeukan bizkarreko mina (motxilan hainbeste liburu eramateagatik) arindu egin zaiolako.
    Nire ustez, netbook-ak aurrerapen handia eskaintzen dute ikasgelan, errekurtso asko eskaintzen dituztelako bai ikasleei, baita irakasleei ere. Baina errekurtso hauen artean, badaude ere arreta galtzen laguntzen duten beste hainbat programa eta hauek ikasgelan ekiditen saiatu behar gara.


                 Liburu digitalak erabiltzeko aukera izan dut  eta egia da erabilpena oso erraza dela eta edozein momentutan erabiltzeko aukera ematen duela. Baina irakasle bezala, ez dut uste inprimatutako liburuak alde batera utzi behar direnik eta liburu digitalak bakarrik erabili behar direnik. Ikasleei, ikastetxean 2 metodo hauek aukeran izatekotan, erosoago iruditzen zaien metodoa aukeratzen lagundu beharko genieke, eta ez metodo bakar bat ezarri eta erabiltzen derrigortu.