2012-03-26

IKT BALIABIDEEI BURUZ....ZER DAKIZUE?

Ongi etorri!!

Nire izena Maitane da eta Gasteizko irakasle eskolako ikaslea naiz. Blog hau Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berria izeneko ikasgaian burututako hausnarketak eta azterlanak igotzeko ireki egin dut.
Blog-ari hasiera emateko, ondorengo galderari erantzun behar zaio:

Zer dakizue IKT buruz? Zertarako erabiltzen dira?

IKT-en kontzeptua niretzat hasieran ezezaguna izan arren, practicum II-an egon eta gero, ikusi dut ikastoletan geroz eta garrantzia gehiago daukan proiektua dela. 
Gure gizartean teknologiak hartzen ari duen paper garrantzitsua kontutan hartu behar dugu IKT-en garrantzia ulertzeko. Gure gelak gizarteen islada direla  eta beraien elkarrekiko eragina ukaezina dela pentsatzen dut. 

Horregatik, behar-beharrezkoa da ikasleak prestatzea, geroz eta konplexuagoa den gizartean aritu ahal izateko. Hori horrela izanda, IKT proiektuak oso interesgarria eta baliagarria direla pentsatzen dut.
Nire esperientzian oinarrituta esan dezaket hasiera batean pixka bat zaila egin zitzaidala IKT-en funtzionamendua ulertzea, ikastoletan erabiltzen dituzten baliabideak ugariak direlako (nire practicuma burutu nuen ikastolan behintzat), baina berehala ikusi nuen teknologia berrien erabilera zabala izan daitekeela. 

Proiektu hauek aurrera eramatea irakasleen lana dela ikusi dut, beraien motibazioa eta gogorik gabe ez lirateke proiektu hauek aurrera egingo.Hori dela eta, irakasleek IKT-en funtzionamenduei buruzko ikastaroak burutu behar izaten dituzte, nola funtzionatzen duten ikasteko.
IKT-ekin izandako esperientzian oinarriturik, esan dezaket nahiko ondo moldatzen naizela teknologia berrien aurrean, nahiz eta hasiera batean pixka bat trakets sentitu.

Teknologiak suposatzen duen erronakri aurre egiteko prest nago!




Baina irakaskuntzaren aldakuntza teknologia berrien menpe dago?

Arbel digitala

Ez dut uste horrela ulertu behar direnik IKT-ak. Egia da, ikasleei begira onura asko ekar ditzakeela gauzak azaltzeko moduari. Adibidez, arbel digitala izugarrizko berrikuntza izan da geletan.Erraza da erabiltzen eta ikasleen interesa handiagoa izaten da, liburuak bakarrik erabiltzen dugunean baino.

Irakaskuntza  "modernizatzearen" alde nago eta hori da, neurri handi batean behintzat, IKT-en helburuetako bat dela uste dut: teknologia berriak erabiliz, irakaskuntza beste modu batean ikustea eta sortatzea.


Laburbilduz, uste dut teknologia berriek izugarrizko onura ekarriko dutela gure etorkizuneko ikasleentzat, baina beti kontutan hartu behar dugu buruarekin erabili behar direla, beti modu egokian. 
Gauzak erabiltzearren erabiltzen baditugu, nola funtziontzen duten jakin gabe, lortuko ditugun ondorioak ez dira onak izango, guztiz kontrakoak izango dira. Horregatik etorkizuneko irakasleek IKT-ak ezagutu eta ondo maneiatzen trebeak izan behar direla pentsatzen dut.