2012-05-06

Ikasteko... betiko liburuak ala liburu digitalak?

"La Vanguargia" egunkariak egindako inkesta baten emaitzei begiratuz, DBH-ko ikasle gehienek, ikasteko betiko liburuak nahiago dituzte liburu digitalak baino.

IKT-en funtzionamenduari buruzko galdetegiak edo inkestak egiterakoan, beti irakasleen edo zuzendaritza taldearen iritziak hartzen dira kontutan eta ikasleen iritzia ahaztu egiten da. Horregatik, Maria Teresa Xanxo, Kataluniako Joan Miró institutuko teknologia eta zientzietako irakasleak, inkesta hau aipatutako institutuko 153 ikasleei burutu zien


Datuak oso esanguratsuak izan arren, ezin ditugu Espainiar mailara egokitu hainbat arrazoiengatik:
 
Erkidego bakoitzak bere proiektu eta egiteko era desberdinak dituelako. Ezin dugu ahaztu, ikasleek eta irakasleek daukaten testuingurua ez dela berdina leku guztietan, horregatik bizitzako esperientziak ez dira berdinak izango eta hori eragin zuzena dauka beraien iritzietan. Gainera, ikastola eta institutu bakoitzak, netbook-a erabiltzeko arau desberdinak dituzte, esan bezala, proiektu desberdinak burutzen dituztelako.
 
Ikerketa honetako emaitzetan, argi ikusten zen ikasleen artean, ikasteko nahiago dutela inprimatutako liburuak erabiltzea. Hala ere, balorazio ona ematen diete liburu digitalei.
Artikuluan, ikasleek teknologia berriekiko aurkitu dituzten arazoak desberdinak azaldu zituzten, hala nola:
  • Internet konexioarekiko arazoak eta liburu digitalak kargatzeko moteltasuna.
  • Internetek eskaintzen dituen entretenigarriak (Tuenti, Facebook, messenger...)
  • Ez da erosoa netbook-a egunero alde batetik bestera eramatea. Kataluniako 1x1 proiektuak arazo hau dauka. Beste erkidego batzuetan ordenagailuak klasean usten dira eta klasean bakarrik erabiltzen dira irakasleak eskatutako lanak egiteko. Baina Katalunian ikasleek etxera eramaten dute lanak egiteko.
  • Pantaila oso txikia.
  • Ezin da azpimarratu edo laburpenak egin. Nire ustez oso garrantzitsua da ikasleek azpimarratzen eta laburpenak ondo egiten ikastea, beraien ikasteko erabiltzen duten sistemaren oinarri sendo bat izan dezaten.Teknologia berriekin, garrantzitsua dena "kopiatu eta pegatu" egin daiteke internet edo liburu digital batetik.
  • Ikasle askok liburu digitalarekin batera, koadernoak erabili edo apunteak egiten dituzte.
 
               Hainbat arazo aurkitu dituzten arren, ikasleen artean iritzi oso desberdinak daudela ikusten da artikuluan. Adibidez, batek adierazten zuen bere etxean ikasteko, liburu digitaletik inprimatu egiten dituela gauzak eta diru asko gastatzen duela inprimatzailean.

Beste bati, ordea, asko gustatzen zaio liburu digitalen erabilpena, edozein momentutan edo lekutan konektatu ahal delako.Gainera, netbook-a erabilpena nahiago duela esaten du lehen zeukan bizkarreko mina (motxilan hainbeste liburu eramateagatik) arindu egin zaiolako.
Nire ustez, netbook-ak aurrerapen handia eskaintzen dute ikasgelan, errekurtso asko eskaintzen dituztelako bai ikasleei, baita irakasleei ere. Baina errekurtso hauen artean, badaude ere arreta galtzen laguntzen duten beste hainbat programa eta hauek ikasgelan ekiditen saiatu behar gara.


             Liburu digitalak erabiltzeko aukera izan dut  eta egia da erabilpena oso erraza dela eta edozein momentutan erabiltzeko aukera ematen duela. Baina irakasle bezala, ez dut uste inprimatutako liburuak alde batera utzi behar direnik eta liburu digitalak bakarrik erabili behar direnik. Ikasleei, ikastetxean 2 metodo hauek aukeran izatekotan, erosoago iruditzen zaien metodoa aukeratzen lagundu beharko genieke, eta ez metodo bakar bat ezarri eta erabiltzen derrigortu. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario